HASIERAK

 

Isabel II haurrak 1845ean hasi eta 1887an Kasino Handiaren inaugurazioarekin izan zuen mugarrietakoari jarraituz Espainiako Errege familiak Donostian uda igarotzeko zuen ohiturak, “populazioaren handitasun eta ongizate gehiagorako” errege erreginei egoitza bat eraiki ahal izateko proposamen zenbait eragin zuen udaletxean

Rojo Arias jaunak Amarako orduko paduretan eraikitzea proposatu zuen, baina ez zitzaion leku egokia iruditu udal korporazioari. Egokiago iruditu zitzaion jauregiak Urgullen ezertarako ez zegoen gotorlekua ordezkatzea, hango ikusmira ederrengatik eta kuxkuxeatzaileengadik babesteko. Beste proposamen bat Aieteko jauregia eskuratzekoa zen, Bailéngo dukesaren jabetzakoa eta, 18877z geroztik, errege erreginek udako egoitzatzat erabiltzen zutena.

LURSAILEN EROSKETA

Baina Maria Cristina Erreginak “udalarentzat izan zitekeen sakrifizioa ez onartzeagatik” Movianako kondeak Miraconchan zeukan jabetza erosi zuen 1888an. Sail hau, parkearen lehen oinarria, jabe ezberdinen sailtxo asko erosiz osatu zen eta, halaber, errepide nagusiaren desbideraketa eta Antiguoko tunel artifizialaren eraikuntzatik sortutako eta Udalak, ordain bidez, utzitako 1918 metro karraturekin osatu zen 18 hektarea arte.

Saila eta Miramar jauregia, 1972ko abuztutik, Donostiako Udalaren jabetzakoak dira. Egungo jabetzaren historia 1929an hasten da, Udalaren Osokoak Alfonso XIIIari Miramar Jauregia erostea eskatu zionean “Donostiako herriarentzat jabetza hori gorde asmoz”, eta behin hiriaren esku “beharrezko birgaiketak egin eta Erregeri eskaintzeko udako errege egoitza legez”. Baina erregek, eskertu ondoren, adierazi zuen “bera egingo zela Miramarreko kargu... bere familia augustuarekin etorri ahal izateko”.

JAUREGIA DONOSTIAKO UDALAREN ESKUETARA

Bigarren Errepublika garaian, Rodrigo Molina Pérez notarioaren aurrean, Obra Publikoetako ministro Indalecio Prieto Tuerok, ekainaren 26ko legea betez, urte bereko abuztuan eman zion “Donostiako Udalari Miramar Jauregia, hiri horretan dagoena, eta berekin dituen eraikuntzekin eta aipatu jauregiko lorategiek osatzen duten parkearekin. Jauregia bera, Ofiziotako Etxearekin eta behien etxe, goardia gorputza eta sukaldeko pabiloia deitzen direnekin, zeintzuk, udal korporazioak erabakiko duen moduan, Errepublikako Presidentearen udako egoitza eta beste dependentzia ofizialetarako erabiliko diren. Garaje eta zalditegi eraikinek eta hauetan dauden eraikin txikiak eskola eraikin eta kultur erabileretarako beharko dute izan”. Eskritura bidez ezartzen da bai eta ere “egun jauregi horretan eta eraikin atxikietan dauden altzariak eta gauzak ez direla ematen”, erabaki egin beharko delarik “beren izaera edo arte balioagatik lehendakaritza egoitza horretako izan behar dutenak”. Baina, espedienteak erabaki zuen hiriburuko museotako ondare izan zitekeen objekturik ez zutela aurkitu, “oraingoz” eta lehendakaritzako eraikinen erabiltzeko izatea hauek, “nahiz eta artxibatu beharko diren familia erreinatzaileko pertsonen aipua duen altzari eta objektu oro”. Bi urte beranduago Udalak, 1935eko apirilaren 4ko erabakiz, estatuari eskatu zion Maria Cristina erreginaren oinordekoei itzultzea eraikin. Eskaria ukatua izan zen “korporazioaren eginkizun pribatibokoa ez zelako gaia, eginkizuna helburu administratibo soileko baita, ez politikoa, udal korporazioaren erabaki hori den bezalakoa”. Gerratea bukatu ostean Udalak, azkenik, uko egin zion a horren lagapenari, 1938ko abenduaren 15eko legean, inolako ondoriorik gabe uzten baitzuen Errepublikako Gorteek onartutako dohaintza, eta 1939ko apirilaren 21eko Haziendako Ministerioaren ebazpenean oinarrituz, zeinak agindua ematen zuen don Alfonsoren ondare pribatuko ondasunak depositoan, administrazioan edo beste kontzepturen batean, zeuzkatenek, hauen zerrenda zehatza igorri ziezaiotela, Jabetza eta Lurralde Kontribuzioko Zerbitzu Nazionalari

 

1944ko urtarrilaren 24ean, Alfonso XIII herentziaz esleitu zen, jabetza pro-indibiso gisra, don Juan de Battenberg eta bere senideen artean. Utzikeria jasan zuen aurreko garai politikoan. Hau bukatu aurretik jada, 1971n, Udalak, uztailaren 22ko osokoan, finka erosketa bidez bereganatzeko erabakia hartu zuen, 1972ko ekainaren 24ko agindu bidezko Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren onespenarekin, eta aurrekontu ezohiko bat egokituz, Espainiako Bankuak finantzatua.

 

Azkenik, 1972ko abuztuaren 10ean, eta 102.500.000 pezetatan, salerosketa eskritura egin zen “SAR D. Juan De Borobón y Battenberg, Bartzelonako kondeak emana, Donostiako Udal Txit Gorenaren alde”.

 

Salmenta horretan ez ziren sartu jauregian zeuden eta ondoren Bellas Artesek bereganatu zituen izaera mugigarriko ondasunak, Donostiako Udala izanik, egun, horien gordetzailea.

 

1985eko urtarrilaren 3an kontsortzioa osatu zen Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udalaren partaidetzarekin eta “Artearen Forma Berrien Erakusketa eta Ikerketa Zentroa” izenarekin. Urte bereko urriaren 27an kontsortzio horretan sartzea erabaki zuen aurrez bere estatutuak aldatuz. 1985eko urriaren 29an sortu zen egungo Kontsortzioa, “miramar jauregia” izenarekin eta Euskoa Jaurlartiza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala izenarekin, eta jauregiaren birgaitzaearen lehen faseari ekin zion (Printzearen Pabiloia eta Zerbitzuen Eraikin)