1888an Selden Wormun arkitekto ingelesak proiektatua, “Donostiako Miramar Erret Landa Etxea” jauregi batentzako baino bere helbururako egokiagoa zen izenez -, Benito Olasagasti jaunak eraiki zuen, José Goicoa udal arkitektoaren gidaritzapean eta 3.000.000 pezetatako aurrekontuarekin. Reina Ana izeneko “cottage” ingeles tankerakoa da, horrela izendatzen dituzte ingelesek landa izaerako zenbait eraikin, eskuarki, familia bakarrarentzako diren bi oineko eraikinak. Hauek eraikuntza ezaugarri erabat nordikoak dira dotorezia neurtu bat eta erosotasun zentzu nabarmena inguratu behar dituen landa giroan. Bistakoa da hori teila zapal ingelesean -jatorri berekoak dira linterneritza eta sarrailagintza- , eta eraikuntzan adreilua oparo erabili izana. Hala ere ez ditugu ahaztu behar bere leiho eta ateetako harlanduetan ikusi daitezkeen molduraketa gotizistan ikusten diren gustu revivalista eta elektrizista, eraiki zen garaietakoak oso.

 

Parkea eta jardinaren trazatua Pierre Ducasse arkitekto zuzendariak proiektatu zituen eta hauen gauzatzea ikusi gabe hil zen

 

1893an amaitu ziren lanak, eta eraikitako guztien azalera osoa 8000 metro karratukoa da.

 

Jauregiak, sotoa eta hiru oin, 5.600 metro karratu ditu, 50 metro karratutik gorako bederatzi saloi baino gehiagorekin.

 

Behe solairua, sarrera nagusia, zalgurdientzakoa, mendebaldera begira dago San Sebastian eliza berri aldera, eta galeria nagusira iristen da, eraikina alderik aldera zeharkatzen duen solairu nagusian dagoenaren antzekora, bere esker eta eskuin dauden gelatara irisbidea.

 

Behe galeria honen eskuin aldera, eta hegora emanaz, daude laugarren jantzigela; Erreginaren bulegoa, solairu nagusiko bere gelarekin komunikazio erreserbatua duen eskailerarekin, eskailera nagusia, biblioteka eta irakurketa gela -honen alde batean dago, halaber, kapera aldare batekin, eta solairua amaitzen da jangelarekin, 16,5 metro luze, 8,2 metro zabal eta 5 metro garai den pieza errektangelukoa. Honen angeluetako batean sekulako miradore bat dauka Kontxari begira.  

Galeriaren ezker aldera, intendentearentzako lekua, erreginaren harrera partikularretarako gela, joko eta billar aretoa eta erregina ez beste sartzeko bestibulu berariazkoaz gain, harrera gela handia, beste muturrean dagoen jangelaren antzeko neurrikoa dauka, zeinetatik galeria estali batera ateratzen da Kontxako aldera iristeko harrizko eskailera zabal batetik.

 

Solairu nagusian, galeriak bereizten ditu lotarako gelak. Erreginarenak, 26 x 7 metroko azalerarekin eta jauregiko damenak, hegoaldera begira hauek.

Itsaso aldera, eta kanpoaldeko terraza batez elkarrekin lotuak, harrera gela handiko galeriaren gainean, infantak eta hauen hezitzaileak erabiltzeko gelak; eta Alfonso XIII erregearentzakoak, zeintzuen barrutik beste eskailera bat, 28 metroko altuera eta tximistorratza duen dorre batera iristeko, panorama ikusgarriak ikusteko aukeran,

Eraikina osatzeko txapitualdun solairu bat dago, han zeuden plantxarako gelak, arropategiak, lotarakoak eta zerbitzuaren mantentzekoak eta, beste bat, sotoena, berogarrien prestaketarakoak.

Dekorazioa

Dekorazioari dagokionez aski ezberdinak dira bi solairuak. Beheko solairuan, zurezko zoruek eta sabai kasetoizkoek, zurez jantzitako hormek... beroa eta aberastasuna ematen diote osatzen duten zatiei. Nabarmentzekoak dira jangela jatorrizko altzariekin, tximinia eder bikain batekin, zur landuan hau ere.

.

Erret logelatarako solairua, aldiz, oso soila da bere dekorazioan, horma eta sabai zuriz zarpiatuekin, biziagotuko duten ia moldurarik gabe, eta ezinbesteko altzarien urritasunarekin.

 

Ofizioetako etxeak, finkaren mendebaldeko mugan eta Mirakontxako errepide zaharraren alboan, 954 metro karratu ditu. Iparreko mugan lorategia eta aipatu errepidea ditu, finkaren lorategiak hegoan eta mendebaldean, eta ekialdean Sanserrekara doan errepidea. Jauregiarekin lotzen da behe solairuan mendebaldeko fatxadara ateratzen den galerian zehar.

Elkarrekin lotzen diren bi gorputzekoa da. Lehenbisikoa, behe solairuak eta nagusiak osatua, intendentziako bulegotarako erabiltzen zen, maiordomotza, telegrafoa, farmazia eta etxeko goi mailako enplegatuen logelak. Aldi berean atezaintza eta Mirakontxako goi errepideko sarreraren zaintzan erabiltzen zen.

Bigarren gorputza, bestearen hegoaldean, despentsa eta upategitarako sotoak osatzen du; garbitoki eta sukaldeak behe solairuan -hauetan nagusiena nabarmendu behar da jatorrizko banaketa gordetzen baitu-, eta solairu nagusi bat zerbitzarien logeletarako.

Beste eraikuntzen tankerarekin bat eraiki zen hau ere. Fatxadak: adreilu eta harlanduzkoak, azulejuz jantzitako adreiludun barruak; eta teilatuan zurezko egitura eta teila ingelesa. Tximiniak kanpora bistaratzen diren zatietan, harlandukoak, eta, gainerakoa, fabrikako adreilukoa.

Atezaintza eta goardiako gorputza, ate nagusian daude, Matia kaleak eta elizako plazak osatzen duten angeluan. 200 metro karratuko azalera du eta behe solairu bat besterik ez du, non kokatu ziren itxarongelak, atezainaren gelak, goardiako ofizialaren gela eta logela eta mikeleteen kuarteltxoa. Eraikina, jauregia eta ofizioetako etxearen mota berekoa, harlandu eta adreilu konbinaketaz osatzen da

 

Eraikina, jauregia eta ofizioetako etxearen mota berekoa, harlandu eta adreilu konbinaketaz osatzen da, teila zapaldun teilatua eta harlanduzko tximinia.

Pabilioi berria, 350 metro karratuko azalera eta Asturiasko Printzearentzakoa, eraikina berriagoa da, 1920koa. Ofizioetako etxea eta jauregiaren fatxadaren artean kokatua, bi eraikina hauek lotzen dituen galeriatik dauka sarrera. Bere lau fatxadek lorategietara jotzen dute.

 

Eraikiera jauregi nagusiaren antzekoa da, alde bakarrarekin, teilatua eta egitura horizontala burdinezko habez eraiki izana beste diferentziarik gabe, ingeles motako teilari eusten dioten listoiketa eta bobedatxoarekin. Bainugelak, osatuago eta modernoagoak, mosaikoz zolaztatu ziren eta azuleju ingelesez jantzi.

Sotoa du, pabilioi honetarako ur beroaren galdarak daude, eta biltegiak egurra eta ikatzarentzat; solairuartea, galeriatik sartzen da; eta solairu nagusia eta bigarrena, zeintzuetara barneko eskaileretatik iristen da

Solairuartekoan eta solairu nagusian banatzen dira logelak dagozkien saloi eta bainugelekin, eta bigarrena, aldiz, zerbitzarientzakoa da. Jauregian zuzenenan lotzen den solairu bakarra nagusia da, iparreko fatxada batetik.

 

Erreseina hau Euskadiko Monumentu Nazionalak liburutik atera da. Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza

Miramar Jauregiko kongresu, topaketa, mintegi, oOmenaldi, Gizarte ekitaldi edo beste edozein jardueratara bertaratzen direnek, honek eskaintzen dizkien erraztasun tekniko eta humano guztiak eskura ahal izango dituzte. Guztiak bat egiten du bertan garatzen den jarduera orok ahalik eta arrakastarik handiena lor dezan.