Miramar Jauregia

Miramar multzo osoak, jauregia bere parkearekin eta eraikina, lorategi eta dependentziekin, 34.136 metro karratu ditu. Iparrean Ondarretako lorategietan, harkaitzetan eta itsasoan du muga; hegoan lehenagotik multzoko zati den Pio Baroja Pasealekuarekin; ekialdean, Mirakontxa Pasealekuarekin eta, Mendebaldean, Mikeleteen Pasealekuarekin.

Cortázarren zabalguneko eraikuntzei eskuinetik, eta Elizalderenekoei ezkerretik, errematea emanez aparteko baliodun perspektiba estetiko eta urbanistikoen kokalekua da. Balio historikoak erantsi behar zaizkio gainera horri.